Prentsa oharra

Albert Oehlen: Irudiaren atzean

Noiz: 2016ko urriaren 21etik 2017ko otsailaren 5era
Komisarioa: Petra Joos

  • Egilearentzako askatasun artistikoa da bere gai nagusia. Hori ikus daiteke mihisearekin lanean hastean erakusten duen ausardian; izan ere, iraganaren hiztegia gordetzen duten eta berria baina ezaguna den zerbaiten sentsazio bitxi eta paradoxikoa sortzen duten teknika berriak erabiltzen ditu.
  • Bere lanarekin Oehlenek pinturaren heriotzari buruz XX. mendearen bigarren erdian piztu eta errepikatzen den eztabaida sustatzen du, eta hori, hain zuzen ere, pintatuz egiten du, eta pintura adierazpen-baliabide gisa erabiliz.
  • Erakusketak zenbateraino ikusteko gai garen arakatzen du. Hasieran serieak formalki diferenteak badira ere, bateratzen eta erlazionatzen dituen nukleo komun bat dute, serie baten eta bestearen arteko loturen trukea eraginez.

Guggenheim Bilbao Museoak Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketa hartuko du. Erakusketa hau azken hamarkadetan gehien eragin duen margolarietako baten eta gerraosteko Alemaniako artista polemikoenetako baten adierazpen artistiko argia da.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.