Irekiera- eta ixte-datak: Ekainaren 11tik abuztuaren 25era
Kokalekua: 103B aretoa
Babeslea: BBK Fundazioa
EAEko ikastetxeetako 6 eta 12 urte bitarteko 129 haurrek sortutako artelan orijinalak ikusgai izango dira Museoaren 103B aretoan.
Artea ikasbide programaren helburua da haurrei eskola-curriculumaren gaien ikasketa erraztea, joko eta jarduera artistikoak eginda.
"Margotu dugu, dantzatu dugu, plastilina egin dugu eta letrak egin ditugu. Oso ongi sentitu naiz Guggenheim Museoan." Hori esan du 3. mailako ikasle batek, Gasteizko Judimendi LHIkoak, Artea ikasbide programan izandako esperientziaz mintzo. Aurten hamaseigarren edizioa duen ekimen hau ekainaren 11tik abuztuaren 25era egingo da.
Erakusketa hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzari eta BBKren babesari esker egin da. Museoaren 103B aretoa eszenatoki artistiko bihurtu dute, haurrak benetako abentura sortzaile baten protagonistak izan daitezen.