Prentsa oharra

Denontzako musika

Guggenheim Bilbao Museoak kontzertu didaktiko bat aurkeztuko du Joan Guinjoan konpositore katalan handiaren omenez, bere 75. urtebetetzea ospatzeko. Konpositorearen azkeneko ganbera-obrak entzuteko aukera izango da, baita euskal konpositore gazteenak ere, Bilboko musika garaikideko Kuraia taldeak, 19 asteartean, 19:45etan eskainiko duen emanaldi honetan.

Asteazkenean, 20an, arratsaldeko zortziretan, Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan, Bilboko Koralak Gabonetako kontzertu nagusia eskeiniko du. Sarrera doan izango da Guggenheim Museoaren eguneko bisitarientzat eta lagunentzat.

Ostiralean, abenduaren 22an, arratsaldeko zortzietan, Guggenheim Bilbao Museoak Damo Suzuki´s Network-en emanaldia aurkeztuko du MÚSICAEXMACHINA- MEM- Nazioarteko Musikaldian. Une honetan, Japonian den bat-bateko konposizioaren adierazgarri onenaren kontzertu berezia Museoaren Entzungelan izango da.

Informa zaitez telefono honetan: 944359080.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.