Eraikinaren Irudiak
Museo Guggenheim Bilbao eraikinaren errepresentazio grafikoa erregistratutako marka da eta bere jabe izateak erabilera esklusiboa ematen dio Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioari.
Guggenheim Bilbao Museoaren argazkiak eta horien egile-eskubideak Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko jabetza dira.
Ematen diren Guggenheim Bilbao Museoaren argazkien erabilera informatzeko helburuan zehazten den erabilera bakarrera mugatzen da eta debekatua dago argazkiak erreproduzitu, publikoki azaldu eta/edo hedatzea, beste ekitaldiren batean, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko idatzizko baimena izan gabe.
Argazkiak oso-osorik erreproduzituko dira eta debekatua dago argazkiak, hizkiak, testua, eta abar sartzea. Zati baten erreprodukzioak, nolanahi ere, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioko idatzizko baimena eskatzen du.
Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren argazkien erreprodukzioak argazkiek dakarten kreditua barne hartuko du beti.
Erakusketen irudiak
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak Prentsa Bulegoan erregistratuta dauden hedabideetako profesionalen helmenean jartzen ditu informazioa emateko soilik erabiliko diren irudiak, Jabetza Intelektualaren Legean, Testu Bateginaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Komunikazio eta Marketing Sailak eskaintzen dituen irudiak, artelanak erreproduzitzen dituztenak erabiltzean indarrean dagoen araudian aurreikusitakoa bete beharko da eta, bereziki, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginean aurreikusitakoa. Irudi horien erabiltzaileek eskatu beharko dituzte nahitaezkoak diren baimenak edota lizentziak eta, hala dagokionean, egile eskubideak ordaindu beharko dizkiete irudi horien titularrei edo ordezkatzen dituzten kudeaketa entitateei.
Guggenheim Bilbao Museoko erakusketetan ikusgai jarritako artelanen argazkien erreprodukzioan beti agertu beharko da haiei gehitutako kreditua.
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa ez da inoiz ere erantzule izango baimenduta ez dauden hirugarren pertsonek artelanen erreprodukzioak legez kontra erabiltzetik sor daitezkeen kalte edo galeren aurrean, ezta indarrean dauden legezko xedapenak haustetik ere.