Prentsa oharra

Manolo Valdés mahai ingurua

MANOLO VALDÉS. PINTURA ETA ESKULTURA ERAKUSKETARIBURUZKO
MAHAI INGURUA

MANOLO VALDÉS ARTISTAK PARTE HARTUKO DU

Guggenheim Bilbao Museoak mahai inguru bat antolatu du Manolo Valdés. Pintura eta eskultura erakusketa dela eta. Mahai ingurua bihar asteartean, urriaren 22an, egingo da Museoko Entzungelan.

Mahai inguru horretan Manolo Valdés artistak, Art of this Century-ren Zuzendaria den Sandro Runmey-k, Peggy Guggenheim Collection-aren Zuzendaria den Philip Rylands-ek, eta Würth Bildumaren Arte Arduraduna den Silvia Weber-ek, parte hartuko dute.

Mahai inguruan Manolo Valdésen ibilbide artistikoa eta egun Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dagoen erakusketaren ezaugarri nabarmenenak aztertuko dituzte. Moderatzaile lanak Kosme de Barañanok beteko ditu, erakusketaren komisarioa eta Valentziako Arte Modernoko Institutuko (IVAM) Zuzendari Nagusia den aldetik.

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean burutuko da Museoko Entzungelan eta sarrerak doan eskura daitezke Museoaren Lagunen txartel-leihatilan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.