ARKITEKTURARI BURUZKO MAHAI INGURUA
ARKITEKTURA ETA ESPAZIOA
Guggenheim Bilbao Museoak mahai inguru bat antolatu du Arkitektura eta espazioa izenburupean. Mahai ingurua asteartean, abenduaren 4an, egingo da Museoko Entzungelan eta horretan Amparo Amorós (olerkilaria), Gabriele Basílico (argazkilaria), Miquel Navarro (eskultorea), Fred Traguth (koreografoa) eta Emilio Tuñón-ek (arkitektoa) parte hartuko dute bakoitzaren obraren eta espazio arkitektonikoaren artean dagoen harremanari buruz hitz egiteko. Testuinguru ezin hobean aurkezten da mahai inguru hau Guggenheim Bilbao Museoaren bigarren solairuan egun Frank Gehry, arkitektoa erakusketa ikusgai baitago. Moderatzaile lanak Kosme de Barañanok, Valentziako Arte Modernoko Institutuko (IVAM) zuzendari nagusiak, beteko ditu.
Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean burutuko da Museoko Entzungelan eta sarrerak doan eskuratu daitezke Museoaren Lagunen txartel-leihatilan.