Prentsa oharra

Bizitako arkitektura

Inaugurazio-data: 2012ko irailaren 20a
Komisarioa: Lucía Agirre
Kokapena: Aretoak: 301, 302, 303 eta 304

Guggenheim Bilbao Bildumaren sei lan aurkezten ditu erakusketak. Gehienak ez dira inoiz erakutsi; egileak nazioarteko bost artista dira: Liam Gillick, Doris Salcedo, Cristina Iglesias, Mona Hatoum eta Pello Irazu.

Arkitektura- eta espazio-kontzeptua aztertzen du erakusketak, bai eta horiek dagoeneko existitzen den istorio bat edo ikusleak sortzear dagoen istorio bat azaltzeko duten ahalmena.

Guggenheim Bilbao Museoak Bizitako arkitektura aurkeztuko du 2012ko irailaren 20tik 2013ko maiatzaren 19ra arte. Guggenheim Bilbao Bildumaren lanak ikusgai izango dira, eta arkitektura zer den aztertuko du erakusketak, baita arkitekturak guk eraikitako iragana eta orainaldia eta besteekin ditugun harremanak iradokitzeko gaitasuna duela. Arkitektura darabilgu Arts and Crafts mugimenduaren sortzaile Wiliam Morrisek 1881ean proposatu bezala: “[Arkitektura da] giza bizitza inguratzen duen inguru fisiko oro: ezin dugu arkitekturatik ihes egin, zibilizazio batean bizi garen neurrian; arkitekturak islatzen du giza beharrak asetzeko lurraren azaleran eragindako aldaketen multzoa, basamortu hutsa izan ezik”. Ondorioz, bizitzeko egokiak diren eraikinez edo eraikuntzez gain, hiriak, kaleak, kale-altzariak eta, finean, gizonak eginiko guztia hartzen du arkitekturak.

Erakusketak bost nazioarteko egileren sei lan hartzen ditu, guztiak ere Guggenheim Bilbao Bildumarenak. Artistok lekuek, tokiek, eraikinek, narrazioak eratzen dituztela —dagoeneko zehaztutakoak nahiz ikusleek sortzear daudenak— aditzera eman nahi dute, eta ideia horretan hausnartzera bultzatu.

 

Deskargatu PDF

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.