Prentsa oharra

Jean-Michel Bouhouren hitzaldia

JEAN-MICHEL BOUHOUR POMPIDOU MUSEOKO ZINEMA‑KONTSERBATZAILEAREN HITZALDIA

Hiri modernoa: zinema‑ibilbidea

Bihar, abenduaren 13an, Guggenheim Bilbao Museoak Hiri modernoa: zinema‑ibilbidea hitzaldia eskainiko du. Jarduera hau Bilduma Iraunkorreko Guggenheim Bildumen aukerako lanak erakusketaren aurkezpena dela-eta antolatutako zikloaren barruan sartuta dago eta bere helburua Hiri modernoa erakusketaren zinema-atalaren ikuspegi sakona ematea da. Zinema mota honen barruan xx. mendearen hasierako abangoardiako artistek, Man Ray, Fernand Léger edo Paul Strand kasu, zenbait filme sortu zituzten Paris eta New York bezalako hirien irudiekin.

Hitzaldia Parisko Centre Georges Pompidou Arte Modernoaren Museo Nazionaleko Zinema-bildumen Kontserbatzailea den Jean-Michel Bouhour-ek emango du. Bouhourrek Zinema ikasketak burutu zituen Paris-ko Unibertsitatean eta hainbat filmaren soinu-jartze eta -berriztapen lanetan parte hartu du, esaterako Raymon Hains-en Urrezko aroa edo Penelope filmetan.

Hitzaldia 19:30ean hasiko da Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Museoaren Lagunen leihatilan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.