ANNEGRET HOBERG-EN HITZALDIA
Kandinsy bere testuinguruan erakusketa dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak Annegret Hoberg-en hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, azaroaren 7an. Hoberg, Kandinskyren lanean aditua izateaz gain Munich-eko Lenbachhaus Estatu Galeriaren arte arduraduna da.
Hitzaldiak Kandinskyk 1896tik 1914ra bitartean egin zituen artelanak aztertuko ditu, artista Munich eta Murnaun bizi izan zen urteetakoak alegia.
Annegret Hoberg Arte Historialaria da eta 1987. urtetik Munichen dagoen Lenbachhaus Galeriaren Administrazio-kontseiluko kidea da, Vasily Kandinskyren fondo aberatsenetarikoa duen erakundea hain zuzen.
Vasily Kandinsky Munich eta Murnaun 1896-1914 izenburua duen hitzaldi hau Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da, azaroaren 7an eta arratsaldeko 19:30ean eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Museoaren Lagunen leihatilan.