Prentsa oharra

New World Symphony kontzertua

NEW WORLD SYMPHONYaren KONTZERTUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Datorren larunbatean, irailaren 28an, Guggenheim Bilbao Museoak bereziki Ohorezko eta Nazioarteko Kideentzat eta Kide Korporatiboentzat  New World Symphony-ren ganbara-musika kontzertua eskainiko du.

New World Symphony orkestra 1987an sortu zen Michael Tilson Thomas-en zuzendaritzapean. Hiru urteko ikasketa-beka trinko honek, emanaldiak eta heziketa-programa bat hartzen ditu barne. Orkestrak, nazio mailako entzunaldi oso lehiatsuen bidez hautatzen ditu bere 85 kideak eta egun, Bulgaria, Kanada, Costa Rica, Ekuador, Erresuma Batua, Israel, Italia, Japonia, Errusia, Taiwan eta Jugoslaviako bekariek osatzen dute.

Kontzertua hiru atal desberdinetan sailkaturik dago:

Haendel/Halvorsen (1685-1759)
Passacaglia
, biolin eta biolarako bikotea

Bartók (1881-1945)
Contrasts
biolin, klarinete eta pianorako

Dvorák (1841-1904)
12. laukotea fa maiorrean
bi biolin, biola eta biolontxelorako, Op. 96, “Amerikarra”

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.