Aurreko urteetan bezala Guggenheim Bilbao Museoak, Bilboko Aste Nagusiko ospakizunekin bat egingo du eta horretarako ekintza bereziz beteriko programa bat antolatu du.
Jarduerak datorren igandean, abuztuaren 18an, hasiko dira Bilboko Udaletxeak antolatu eta babesten duen Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertuarekin. Kontzertu hau Museoaren kanpoaldean egingo da.
Asteartetik, ostiralera arte, Guggenheim Bilbao Museoak ateak zabalduko ditu gaueko hamaiketatik aurrera. Guggenheim Bilbao gauak egitaraua dela-eta. Honela, bisitari gautxorienek erakusketak ikusteko abagunea izango dute, Atrioan kopatxo bat hartu eta jazz musika entzuten duten bitartean. Izan ere, Sacratif, Four in Bop, Jon Urrutia Trio edo Cotton Club bezalako jazz talde entzutetsuek Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa aparteko jazz-kluba bihurtuko dute.
Informazioa eta erreserbak: 944 35 90 80