FRANCIS POULENC (1899-1963)
París, arteen hiriburua, 1900-1968 erakusketa eta Musikaren Europar Eguna dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak, BOSeko ganbera taldearen eskutik, Parisko Francis Poulenc kompositore ezagunaren kontzertu monografiko bat eskeiniko du.
Pulenc Seiak talde ezaguneko partaide izan zen. Talde honen museika 1920ko hamarkadan sortu zen, garaiko inpresionismo eta germanismoari erantzuteko.
Kontzertuak bost atal izango ditu, denak ere mundu osoko musika-errepertorioko klasikotzat jotzen direlarik. Aldi berean, René Clair-ek zuzendutako Paris qui dort, (1923) filmearen irudiak emango dira.
Programa
Txirula eta pianorako sonata (1957)
Oboe, fagot eta pianorako trioa (1926)
Klarinete eta pianorako sonata (1962)
Tronpa eta pianorako elegia (1957)
Pianoa, txirula, oboe, klarinete eta tronparako seikotea (1932)
Kontzertu hau Guggenheim Bilbao Museoak bere Bostgarren Urteurrena dela eta antolatu dituen jardueren barruan kokatzen da.
Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, ekainaren 21ean, ostirala, 19:30etan.
Jarduera hauek Espainian dagoen Enbaxadarekin eta Bilboko Institutu frantsesarekin elkarlanean antolatu dira, baita BBVA Fundazioaren babesarekin ere.
Informazio gehiago 94 435 90 00 telefonoan.