Prentsa oharra

Pintura eta Eskultura Modernoa

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK PINTURA ETA ESKULTURA MODERNOA INAUGURATUKO DU 

Pintura eta Eskultura Modernoa erakusketa larunbat honetan, maiatzak 29, inauguratuko da Guggenheim Bilbao Museoan. Instalazioa Guggenheim museoetako bilduma orokorreko 60tik gorako lanez osatua dago. 

Pintura eta Eskultura Modernoak  XX. mendeko lehen erdiko abangoardia europearren eta Bigarren Mundu Gerra ostean sorturiko mugimendu espresionista abstraktuaren arte errepresentagarrienaren ikuspegi orokor bat eskaintzen digu. Instalazioak figuraziotik erabateko abstrakziorako artearen bilakaera isladatzen du Josef Albers, Jean Arp, Marc Chagall, Robert Delaunay, Vasily Kandinsky, Paul Klee, Oskar Kokoschka, Willem de Kooning, László Moholy-Nagy, Piet Mondrian, Robert Motherwell, Fernand Léger, Pablo Picasso eta beste artista batzuen lanen bitartez.

30 baino artista baino gehiagoren lanen hautaketa honek mende honetako artearen ikuspegi zabal  batez gozatzea ahalbidetuko dio publikoari. Erakusketa honek maiatzaren 16an bukatu zen Durerotik Rauschenbergera: Marrazkiaren muina. Albertina eta Guggenheim Bildumetako maisu-lanak izeneko erakusketaren tokia hartzen du. Pintura eta Eskultura Modernoa instalazioa hirugarren solairuko areto klasikoetan bisita daiteke maiatzak 29tik 2000. Urteko urtarrila arte Guggenheim Bilbao Museoan

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.