Prentsa oharra

Hitzaldia Luca Massimo Barbero

Luca Massimo Barbero, Peggy Guggenheim Collection-eko Kontserbatzailea eta Arte Garaikideko Historia irakaslea dena Veneziako Universitá di Ca Foscari-Ateneon, Informalismoa: kontzientzia berria pinturan. Italia 1949-19589 izenburua duen hitzaldia eskainiko du bihar Guggenheim Bilbao Museoan.

Luca Massimo Barbero arte garaikide eta modernoan aditua da eta Italian gora egiten ari den arte‑kritikaren kritikari eta kontserbatzaile interesgarrienetakoa da. Gaur egungo artisten hainbat erakusketa garrantzitsuetan komisarioa izan da; besteak beste, Fontana, De Pisis, De Chirico, Sabino eta Bonalumiren erakusketetan.

Luca Massimo Barberoren hitzaldia Antonio Saura: memoria eta oroipena eta Guggenheim Bilbao Museoan inauguratu berria den Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna erakusketak direla eta antolatu den hitzaldi ziklo bateko lehenengoa da.

Luca Massimo Barberoren hitzaldia bihar, asteartean, 19:30ean hasiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan eta dohainikako txartelak Museoaren Lagunen leihatilan eskura daitezke

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.