GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK XX. MENDEKO ESKULTORE HANDIAK AURKEZTEN DU
Guggenheim Bilbao Museoak Bilduma Iraunkorraren aurkezpen berria inauguratzen du gaur, xx. mendeko eskultore handiak, BBKren babesa duena.
Carl Andre, Richard Long, Richard Serra eta Mario Merz eskultoreen ezaugarri komuna ezohiko materialak erabiltzea da —besteak beste, letoia, altzairua, adarrak, beira edo kautxua— bere artelanen ezaugarri fisikoak azpimarratzeko.
Lau artista hauek sortutako lan eskergek Museoko Fish areto ikusgarria betetzen dute eta aldi berean ingurumen horrekin elkarrizketa aberatsa sortzen dute. Carl Andrek merkatuan aurkitzen diren materialak erabiltzen ditu bere bi lanetan, Richard Serrak zorabioa zorrarazten du Sugea pieza itzelaren baitan mugitzen ari direla diruditen espazio eta altzairuarekin jokatzen duenean. Richard Long-ek naturaren iradokizun poetikoa egiten du arbel lauzekin egindako Bilboko zirkulua piezan eta Mario Merz-ek Hiri irreala, mila bederatzi ehun eta laurogeita bederatzi artelana aurkezten du, itxura fina eta ederra eta aldi berean mehatxagarria duena.
xx. mendeko eskultore handiak 2003. urtean Guggenheim Bilbao Museoan aurkezten den Bilduma Iraunkorraren bigarren erakusketa da eta Bilduma Iraunkorraren gainontzeko aurkezpenek bezala, BBKren laguntza eskuzabala izan du