TUCANAS TALDEAREKIN ATEAK ZABALIK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN LAGUNENTZAT
Datorren astelehenean, abenduaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak Lagunei zuzenduriko Ateak Zabalik Eguna ospatuko du.
Egunean zehar Museoaren Lagunek, gaur egun museoan dauden erakusketen gakoak ezagutzeko aukera izango dute: Oteiza: mitoa eta modernotasuna; Inpresionismotik arte abstraktura; Artea 1945az geroztik, bilakaera, aniztasuna eta elkarrizketa eta Migel Anjel eta bere garaia. Azken erakusketa honetan, lagunek Errenazimenduko maisuen marrazketa teknikak ere ezagutu ahal izango dituzte.
Guggeheim Bilbao Museoak proposatzen dien beste bisitaldia Kiefer, Yamagata eta Picasso artisten obren diseinu, muntatze eta zaintze prozesuetatik ibilbide bat da. Ibilbide honi esker museoetako artapen sailek egiten duten lan interesgarria, askotan ezagutzen ez dena, ezagutu ahal izango dute.
Erakusketen bisitadiez gain, Museoaren Lagunek Tucanas taldeko emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Taldeak ekitaldi berezi bat prestatu du bere sortze-prozesua nolakoa den azaltzeko. Beraien konposizioak Portugal, Afrika eta Brasilgo tradizioetan inspiratuta daude, eta bidoiak, kabakak, bateriak, surdoak eta beste musika-tresna batzuk erabiltzen dituzte jotzeko. Tucanas taldeak bere ikuskizunen hainbat sekretu azalduko ditu Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan arratsaldeko 20.00etan
Lagunentzako egun berezi hau antolatzeko Museoaren enpresa ongileak diren illycaffè eta NORBEGA,S.A.-Coca-Cola-ren laguntza izan dugu.
Museoaren 14.000 Lagunek erakusten duten parte hartzeko grina da Museoa berriz ere Ateak Zabalik egun berezi hau antolatzera bultzatu duena. Izan ere, jarduera honek oso harrera ona izan du beste urteetan eta horregatik Guggenheim Bilbao Museoa Lagunentzat zabalik egongo da 11:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
*Egun berezi honetan Museora etorri nahi duten hedabideek telefono honetara deituz akreditatu daitezke: 94 435 90 08.