Prentsa oharra

131.000 bisitari jaso ditu Eremu kuantikoa X

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA 131.000 BISITARI JASO DITU EREMU KUANTIKOA X 3 –K

Ehundaka mila pertsonek izan dute Hiro Yamagataren Eremu Kuantikoa X3 artelanaren distira koloretsuak ikusteko aukera. Distira horiek egunez eguzkiaren izpiek sorturikoak izan dira, eta, gauez, laser izpiak kuboetan islatzerakoan sorturikoak. Artelan hau joan den abuztuaren 13an inauguratu zen Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean.

Artelana ibaiertzean, Museoaren ondoan, egon da ia 8 hilabetetan, eta berau osatzen zuten kuboek 131.000 bisitari baino gehiago jaso dituzte. Joan den igandean itxi zen artelan hau apirilaren amaieran desagertuko da hiriko paisaiatik, desinstalazio-lanak amaitzen direnean.

Eremu kuantikoa X 3 instalazioa, Hiro Yamagatak orain arte sortu duen lanik konplexuena, elementu desberdinek osatzen dute, besteak beste, dimentsio handiko bi kubok (18 x 18 x 18 m eta 21 x 21 x 21 m-koak). Kuboen gainazalak panel holografikoez estalita daude, eta eguzkiaren argia deskonposatu eta gero beren islek konposizio ugari eta anitzak sortzen dituzte. Gauez, dorre batek, Deustuko Unibertsitatearen inguruan kokatutakoak, laser sortak emititzen zituen. Laser sorta horiek kuboen gainean errebotatzen zuten, espazioa isla distiratsuz betez eta argizko eta kolorezko joko ludikoa sorraraziz.

Yamagataren lan artistiko bikaina unibertsoan eta geure buruan eragina duten indar fisikoen egiazkotasuna etengabe bilatzeko saioaren emaitza da. Bere lanak desafio egiten die ikusmenaren nahiz gainontzeko zentzumenen bidez hautemandako pertzepzioei eta zabaldu egiten ditu gainera. Hiro Yamagata fisika kuantikoarekin eta neurologiarekin lotura estua duten proiektu berrietan ari da dagoeneko lanen.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.