Prentsa oharra

José Antonio Sistiagaren pelikula margotuak

Euskal artea bultzatzeko jarduera osagarrien artean Guggenheim Bilbao Museoak urriaren 18an hasitako zikloarekin jarraituko du datorren asteazkenean, urriaren 25ean. Entzungelan Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) euskal artistaren pelikula margotuen aukeraketa bat proiektatuko da berriz ere.

11:00 eta 16:00etan, mundu osoko museo eta zinemaldietan erakutsi eta proiektatutako pelikulak aurkeztuko dira; esate baterako, Chicagoko Arts Instituten, Parisko Centre Georges Pompidoun eta Louvre Museoan edo Osakako European Film Festivalean.

Pelikulak proiektatu ondoren, artistak berak bere sortze-prozesua azalduko du. Horrez gain, Entzungelako sarreran pelikulak ikustera bertaratuko direnek artistak utzitako lan-materialak, pelikulen jatorrizko zintak, zirriborroak eta abar aztertu ahal izango dituzte.

Goizeko saioan, 11:00etan, sarrerak 3 €tan erosi ahal izango ditu publiko orokorrak eta 1,50 €tan Museoaren Lagunek eta unibertsitateko ikasleek, karneta erakutsita. Arratsaldeko saioan, 16:00etan sarrerak doan izango dira bertaratzen diren guztientzat.

SAIO BAKOITZEAN PROIEKTATUKO DENAREN EGITARAUA (iraupena guztira 118 minutu)

-ERE ERERA BALEIBU ICIK SUBUA ARAUAREN, 1968–70 (hots gabea, kolorea) 75’, 35 mm
-ANA, 1969–70 (zuri eta beltza, figuratiboa) 7’30’’, 16 mm
-EN UN JARDÍN IMAGINADO, 1990–91 (kolorea) 14’, 35 mm
-PAISAJE INQUIETANTE, NOCTURNO, 1990–91 (kolorea) 14’, 35 mm
-IMPRESIONES EN LA ALTA ATMOSFERA, 1988–89 (kolorea) 7’, 35 mm

Argibide gehiago nahi izanez gero: 944 35 90 80.

Bilbon, 2006ko urriaren 24an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.