Prentsa oharra

Aterballetto

ATERBALLETTO KONPAINIAREN SAIO DIDAKTIKOA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Datorren ekainaren 3an, Aterballetto italiar dantza konpainiako kide aipagarri batzuek saio didaktikoa eskainiko dute Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Saioa Romeo and Juliet balletaren sortze-prozesuari buruzkoa izango da, gaur egun Arriaga Antzokian aurkezten dabiltzana.

Mauro Bigonzetti produkzioaren zuzendari artistikoak eta Fabrizio Plessi eszenografiaren artista eta zuzendari entzutetsuak hizketaldia izango dute konpainiako beste kide batzuekin. Bertan euren sortze-prozesua azalduko dute eta Romeo and Juliet produkzioaren zuzeneko saioak tartekatuko dituzte, bertaratzen den publikoak ere parte hartu ahal izango duelarik.

Aterballetto, 1979an sortua, Italiako dantza konpainiarik bikainenetakoa da. Nazioarteko entzutea duten koreografoekin egin du lan, besteak beste Glen Tetely edo Lucinda Childs.

Saio didaktiko honetara bertaratu nahi dutenek, hain zuzen ere ekainaren 3an, larunbata, 12:00etan Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, sarrerak jaso ditzakete Museoaren leihatiletan. 4 eurotan salduko dira publiko orokorrarentzat, eta 3 eurotan Museoaren Lagunentzat.

Bilbon, 2006ko ekainaren 1ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.