Prentsa oharra

Aktibismo politikoa

AKTIBISMO POLITIKOA 1989-2001 GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

HITZALDIA-PROIEKZIOA-DOKUMENTAZIOA

Anatoli Osmolovski errusiar artistak hitzaldia eskainiko du bihar Guggenheim Bilbao Museoan. Bertan, gerraostean azaleratzen hasi zen errusiar aktibismoaren aspektu sozio-politiko eta estetikoei buruz arituko da, eta baita hauek gaur egungo artean izan duten eraginaz ere.

Anatoli Osmolovski bere performanceengatik da ezaguna, 90eko hamarkadako errusiar arte garaikidearen eszenan eragin handia izan zutenak, baita errusiar artisten ondorengo belaunaldian ere.

Hitzaldiaren ondoren, Osmolovskik zuzenduriko mugimendu eta taldeen ekintzak proiektatu eta dokumentatuko dira, besteak beste “Artearen Lurraldearen Desjabetzea”, “Netseziudik” edo “RADEK”.

Aktibismo politikoa 1989-2001,  Guggenheim Bilbao Museoak Errusia! erakusketa dela eta antolaturiko jardueren zikloan kokatzen da.

Anatoli Osmolovskiren aurkezpena bihar hasiko da, maiatzaren 24an, asteazkena, 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Doako sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan jaso daitezke. Bertaratzen direnek, gaztelaniarako aldibereko itzulpena izango dute eskura.

Bilbon, 2006ko maiatzaren 23an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.