Prentsa oharra

L’Art en guerre. France, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera

Datak: 2013ko martxoaren 16tik irailaren 8ra

Komisarioak: Jacqueline Munck (Arte arduradun nagusia, Musée d’art moderne de la Ville de Paris) eta Laurence Bertrand Dorléac (Arte-historialaria eta irakaslea Pariseko Centre d´histoire de Sciences-Po,CHSP, eta Frantziako Institute Universitaire)

Babeslea: BBVA Fundazioa

Musée d’Art moderne de la Ville de Paris-ek, Paris-Musées editoreak eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatu dute L’Art en guerre. Frantzia 1938–1947: Picassotik Dubuffetera. Erakusketak agerian jarriko du, nola Bigarren Mundu Gerran eta nazien Okupazioan Frantzian bizi izandako zapalketa-giro mehatxagarriaren aurrean, garaiko artistak kontsigna ofizialen aurka altxatu ziren, artearen edukia aldatuko zuten erantzun estetiko berritzaileen bidez.

BBVA Fundazioaren babes aipagarria duela, erakusketa paregabe honetan, ehun bat artistaren 500 lan baino gehiago bistaraziko dira, agerian jarriko dutenak nolakoa izan zen sortzaile horien erresistentzia eta erantzuteko modua, "gerrari gerra eginez", eskasiak inposatutako forma eta materialak erabiliz; baita askatasun-adierazpen ororen kontrako jarrerarik bortitzenak zituzten lekuetan ere.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.