Prentsa oharra

Historiaren istorioak

Irekiera-data: 2013ko urtarrilak 22tik maiatzaren 19ra
Komisarioa: Petra Joos
Kokalekua: 305., 306. eta 307. aretoak

Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen honetan, Historiaren istorioak erakusketan, bi lan nagusi aurrez aurre jarri dira: bata Cy Twomblyrena eta bestea Georg Baselitzena. Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu dituzte, eta, halaber, pertsonaia historiko jakin batzuen nondik norakoak berraztertu dituzte keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halere, ez zaizkie espresionismoei lotzen. Aztertutako historiaren aldiak bata bestetik oso urrun daude, gainera.

Bai Twomblyren bai Baselitzen lan egiteko modua artista garaikide jakin batzuek gertakizun historikoetatik abiatuta erabilitakotik aldentzen da. Izan ere, artista garaikide horiek “irudi bihurtzen dute azken aldiko gauzen mundua”. Era berean, Ernst van Alphen-ek “historiografia berria” terminoa erabili du egungo artista garaikide horien joera bat izendatzeko, hain zuzen, honakoa: historiaren eta iraganaren gaineko lanak egiteko orduan, oinordetzan jasotako errealitatea “postprodukzio” ariketa baten bidez eraldatzen dute, beraz, “historialari”ak dira, Walter Benjaminek emandako adieran, bederen. Twoblyk eta Baselitzek ez dute halakorik egiten: ez dute historia bereganatzen errealitatea beste ikuspegi batetik edota beste modu batean agertzeko, eta ez dituzte gertakizun historikoak berrinterpretatzen; aitzitik, gertakizun historikoetan oinarritutako istorioak egiten dituzte, eta horiek artistaren ikuspuntutik kontatzen. Zirikatzaileak dira, alabaina, artearen alorrean, ez politikarenean.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.