Prentsa oharra

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketaren azkeneko egunak

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketa ikusteko azkeneko egunak

Erakusketa ikustera etorri diren bisitari guztien artean % 31 Euskal Herrikoak dira

2010eko urrian inauguratu zen Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketa itxi egingo da hurrengo igandean, urtarrilaren 23an. BBVA Fundazioak babesten duen erakustaldi hori 130 maisulan baino gehiagoren aukeraketa da, eta artelanetako asko ez dira inoiz erakusgai izan Espainian. Horiek Holandako elitearen berariazko gustua eta idealak agerian uzten dituzte.

XVII. mendeko Holandako eta Flandeseko pinturari eskainitako erakusketa 13 astean zehar egon da irekita eta, urtarrilaren 17 arte, 301.625 pertsonak ikusi izan du. Horietatik % 31 Euskal Herrikoak izan dira; datu horrek agerian uzten du gure ingurune hurbilean erakusketak harrera ona izan duela.

Datorren otsailaren 22an Urrezko Aroa erakustaldia behin betiko itxiko da eta Guggenheim Bilbao Museoak Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936 aldi baterako erakusketa inauguratuko du. Horrek Europako gerra arteko garaian jazo zen “ordena berreskuratzea” aztertzen du 90 artisten 150 lan baino gehiagotan. Horien artean, XX. mende hasierako maisu nagusienen lanak izango dira erakusgai: Georges Braque, Carlo Carrà, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Pablo Gargallo, Fernand Léger, Aristide Maillol, Ludwig Mies van der Rohe, Pablo Picasso, Gio Ponti, Émile-Jacques Ruhlmann eta August Sander, besteak beste.

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 20an

Guggenheim Bilbao Museoar en informazio guztia zure eskura www.guggenheim-bilbao.eus -en (prentsa saila).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.