Surrealismoaren gauzak erakusketa azkeneko astez ikusgai
Erakusketa amaitzeko astebete besterik falta ez denean, 500.000 bat pertsonek bisitatu dute Surrealismoaren gauzak erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan, 2008ko otsailaren 29an inauguratu zena, hain zuzen.
250 objektu inguru aurkeztu dira batzuk inoiz ez ikusgai egondakoak eta eszenaratze ikusgarria bide, bisitaria gonbidatu du diziplina askotan eragin handiena izan duen aurreko mendeko abangoardia mugimenduaren ibilbidea eta bilakaera begiestera.
Datorren irailaren 7an behin betiko itxiko da erakusketa eta orduantxe ekingo dio Guggenheim Bilbao Museoak Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a aldi baterako erakusketa muntatzeari. Urriaren 3tik aurrera, sei sailetan banatutako erakusketa horrek aukera paregabea eskainiko digu bilduma zoragarri hori ezagutzeko eta bere inguruan gogoeta egiteko, garai, estilo eta baliabide desberdinetako maisulanak aurkeztuko baititu.
Bilbon, 2008ko abuztuaren 28an
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus helbidean aurki daiteke (prentsa eremua). Eman izena e-mail eta SMS bidezko alerta zerbitzuan.