Prentsa oharra

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945

  • Datak: 2023ko otsailaren 10etik maiatzaren 28ra
  • Komisarioa: Enrique Juncosa

Erakusketak biltzen dituen 25 urteetako ibilbidean margolariak etengabe landu zituen ideia berriak, bere hastapenetako errealismo magikoarekin has eta konstelazio itxuran ageri diren zeinuz osatutako lengoaiarekin buka.

Epealdi horretan nabaria da Mirók historiaurreko artearekiko zuen interesa; artistak agerian uzten zuen artearen hastapenetara itzultzeko eta haren jatorrizko zentzu espirituala berreskuratzeko nahia.

Lehen abangoardien testuinguruan, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan, garatu zituen berrikuntza formalengatik miretsita, espresionismo abstraktuaren eta arte kontzeptualaren aitzindaritzat ere hartzen da Miró.

Guggenheim Bilbao Museoak Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945 aurkezten du, XX. mendeko artista gailenetako batek 1920 eta 1945 urteen artean egindako ibilbidea aztertzen duen erakusketa. Miróren obraren funtsezko aldi hori Parisera lehenengo bidaia egin zuenean hasi zen —Paris giltzarri izan zen bere obran eta bere biografian—, eta Konstelazioak (Constellations, 1940–41) egin ondoren, eta urte batzuk apenas margotu gabe eman eta gero, artistak hondo zuri gainean margotutako obra sail handi bat sortu zuenean amaitu zen. Hain zuzen ere, lan horiek finkatu zuten Miróren lengoaia, hondo anbiguoen gainean flotatzen ageri diren zeinuz osatua.

Erakusketak biltzen dituen 25 urteetako ibilbidean margolariak etengabe landu zituen ideia berriak, bere hastapenetako errealismo magikoarekin has eta konstelazio itxuran ageri diren zeinuz osatutako lengoaiarekin buka. Transformazio horretan nabaria da Mirók historiaurreko artearekiko —labar-pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak barne— zuen erakarpena. Izan ere, bere ohar-koadernoetan baieztatu zuen hori, adieraziz artearen hastapenetara itzultzea eta bere jatorrizko zentzu espirituala berreskuratzea zela bere nahia.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.