Prentsa oharra

Euskal artisten programa, 2015–19

  • Datak: uztailak 8–irailak 6, 2022
  • Komisarioak: Lucía Agirre eta Geaninne Gutiérrez-Guimarães, arte-arduradunak, Guggenheim Bilbao Museoa

Bere 25. urteurrenaren baitan, Guggenheim Bilbao Museoak hamar euskal artistaren obrak jarri ditu ikusgai, orain arte Basque Artist Program-Euskal artisten programak izan dituen bost edizioetan parte hartu dutenen artistenak, hain zuzen. Programa Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoek batera jarri zuten abian 2015ean, eta EAEn jaio edo bertan bizi diren sortzaileei zuzendua dago. Urtero eskaintzen du aukera nabarmentzen hasiak diren bi sortzailek, bi museoetako arte-ardura taldeek hautatuek, Solomon R. Guggenheim Museumeko profesionalen eskutik New Yorkeko eszena artistikoari buruzko orientazio-saio trinko batean parte hartu eta prestakuntza-esperientzia berezi bat bizi dezaten, trukea eta garapen profesionala bultzatzea helburu hartuta. Dagoeneko zabalik dago 2022ko edizioa eta uztailaren 18an amaitzen da izen-ematea egiteko epea.

Honako hauek dira erakusketa osatzen duten artelanak sortu dituzten hamar artistak: Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Helena Goñi, Jon Gorospe, Gala Knörr, Maite Pinto, Karla Tobar Abarca, Alain Urrutia, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco. Identitatea, historia, errepresentazioa edo memoria indibiduala eta kolektiboa dira artista horiek beren lanean aztertzen dituzten gaietako batzuk, askotariko baliabideak erabilita aztertu ere: pintura, eskultura, paper gaineko obra, argazkilaritza, bideoa, kokapen zehatzeko instalazioa eta performancea, besteak beste.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.