Prentsa oharra

Motion Autos, Art, Architecture

  • Datak: apirilak 8 – irailak 18, 2022
  • Kontzeptua eta diseinua Norman Fosterrenak dira, eta komisario-lanak Guggenheim Bilbao Museoko Lekha Hileman Waitollerrekin eta Manuel Cirauquirekin bai eta Norman Foster Foundationeko lantalde batekin eta haren kolaboratzaileekin batera egin ditu
  • Guggenheim Bilbao Museoak eta Norman Foster Foundationek antolatutako erakusketa
  • Babesleak: Iberdrola eta Volkswagen Group
  • Laguntzaileak: AIC-Automotive Intelligence Center Future aretoan, Cadillac Clay Modelling Studio-n eta Sennheiser soinu-esperientzia murgiltzailean.
  • Ongilea: Gestamp

 

  • Beginnings, Sculptures, Popularising, Sporting, Visionaries, Americana eta Future dira erakusketan zehar ibilbide kronologikoa osatzen duten gaikako aretoen izenak.
  • Erakusketa berezi honetako areto bakoitzak aldi historiko jakin bati edo gai zehatz bati heltzen die, diseinu industrialaren, artearen eta arkitekturaren elkargunea agerian utzita.
  • Clay Modelling Studio delakoarekin, Cadillac-en lankidetzari esker buztin-modelaketa tailer bat txertatu dugu erakusketan. Marka horren LYRIQ izeneko lehen ibilgailu guztiz elektrikoa fabrikatzeko metodoak jorratuko dira, ekoizpen-teknika tradizionalak eta egungoak aztertuz.
  • Future izeneko aretoan, —AIC-Automotive Intelligence Center laguntzaile dela antolatua—, mundu osoko diseinu- eta arkitektura-arloko hamasei eskolak egungo arazoei heltzen diete, besteak beste hirietako auto-pilaketei, baliabideen eskasiari eta kutsadurari, eta arkitekto-, diseinatzaile- eta artista-belaunaldi berriak etorkizuneko mugikortasunaz duen ikuspegiak aurkezten du bertan.

Guggenheim Bilbao Museoak Motion. Autos, Art, Architecture aurkezten du. Iberdrola eta Volkswagen Group babesle dituen erakusketa horrek automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta bestelako arloekin lotzen, nola diren pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema. Ikuspegi integratzaile horrekin, erakusketak zalantzan jartzen du diziplina desberdinen arteko banaketa, eta  bisualki zein kulturalki erlazionatzen diren moduen azterketa bat eskaintzen du.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.