Prentsa oharra

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea, bai Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketa ikusteko azken asteburua

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak ikusteko azken egunak

Datorren igandea, martxoaren 13a, izango da azken eguna Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketak bisitatzeko; hurrenez hurren 281.127 eta 1.001.138 bisitari izatea espero da.  

Haunteden nazioarteko hirurogei artisten ehun lan baino gehiago daude eta horiek argazkigintza artean nola txertatu den islatzen dute. Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak, bestalde, Museoaren Bildumako artelanez soilik osatutako lehen erakusketa da. Egun 64 artisten 105 artelan daude Bilduman eta 2011ko urrian aurkeztuko da Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako funtsez bakarrik osatutako bigarren erakusketa.

Horrez gain, joan den otsailaren 22tik, Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzia, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936 erakusketa, bai kritikariek bai publikoak atsegin handiz hartu dutena, ikusteko aukera dute bisitariek. Horretan, bi mundu gerren arteko garaian, gerraren izugarrikerien ostean, Europako kulturak jasan zuen eraldaketa aditzera ematen da.

Guggenheim Bilbao Museoak txartelen tarifak murriztuko ditu apirilaren 12an Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection inauguratu arte. Erakusketa hori munduko arte garaikideko bilduma pribatu garrantzitsuenetako baten lehen aurkezpen publikoa izango da, eta bigarren solairuko aretoetan eta lehenengo solairuko areto batzuetan egongo da.

Bilbon, 2011ko martxoaren 11n

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia eskura duzu www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa eremua).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.