Prentsa oharra

Programazio artistikoa 2010

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

FITXA TEKNIKOA

Tituloa:
Robert Rauschenberg: Gluts

Komisarioak: Susan Davidson eta David White
Egoitzak:
Peggy Guggenheim Collection, Venezia, Museum Tinguely, Basilea, eta Guggenheim Bilbao
Museoa
Data: 2010eko otsailaren 13tik irailaren 12ra arte
Aretoak: 301, 302, 303 eta 304

Robert Rauschenberg artista estatubatuar handiaren metalezko muntaia zoragarriak

Robert Rauschenberg 2008ko maiatzaren 12an hil zenetik ia bi urte igaro direla, Guggenheim Bilbao Museoak artista handi honi hil osteko omenaldia eskaintzen dio: 2010eko otsailaren 13tik irailaren 12ra Robert Rauschenberg: Gluts erakusketa izango da Museoan. Bertan hirurogei lan inguru ikusgai izango dira; metalezko lan horiek ez dira oso ezagunak eta Estate of Robert Rauschenberg-i eta hainbat herrialdetako erakunde eta bilduma pribatuen maileguei esker daude erakusketan.

Robert Rauschenbergek arreta eskaini zien metalek zituzten ikusizko ezaugarriei. Aurretik, baina, beste alor batzuk landu zituen: 1950eko hamarkadan bi dimentsioko pintura eta eskultura uztartu zituen Combines lanetan; 1960ko hamarkadan artearen eta teknologiaren arteko lankidetza aztertu zuen, eta 1970eko hamarkadan zuntz naturalak landu zituen: papera, kartoia eta ehunak. Azkenik, 1986an, Rauschenberg aurkitutako metalezko objektuak muntatzen hasi zen eta bere argazkiak inprimatu zituen aluminioan, letoian edo kobrean. Hala islatu nahi zuen hausnarketari, eskulturari, gaiei eta testurari dagokienez, metalak zer aukera eskaintzen zizkion. Artistak 1995 arte tarteka jorratu zuen metala.1998ko azaroan artista estatubatuar honen atzera begirako zabalena izan zen Guggenheim Bilbao Museoan. Huranazioarteko arte-programazioan gailendu zen ikusgai zeuden lanen kalitatea eta kopurua zirela-eta, eta agerian utzi zuen formatuen edertasuna inauguratu berri ziren Frank Gehryren guneetan —hala bien diskurtsoen eta diziplinen arteko elkartruke interesgarria izan zen—. Hamaika urteren buruan, Guggenheim Bilbao Museoak atzera begirako garrantzitsu horrek irekitako zikloa itxiko du Gluts saila —artistak hil baino lehen egin zuen azkena— ikusgai jartzean.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.