Prentsa oharra

Programazioa 2021

Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendariak eta Arte-arduradunek 2021eko programazio artistikoa osatzen duten erakusketak aurkeztu dituzte

Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, eta Lucia Agirre, Manuel Cirauqui, Lekha Hileman Waitoller eta Petra Joos Museoaren Arte-arduradunek 2021erako programatutako zortzi erakusketen gakoak azaldu dituzte. Aurtengo programazio artistikoaren kalitatea eta aniztasuna aurkeztu dute, mota desberdinetako ikusleentzat erakargarriak izango diren erakusketen bidez.
Anbizio handiko programazio honetan, emakume artisten protagonismoa nabarmena izango da urte osoan
zehar Museoko aretoetan.

Bisitariek, besteak beste, Bilboko fin de siècle garaiko margolarien lanak, aurreko mendeko hogeiko hamarkadan Europak bizitako urte eroak eta bideo-arte garaikidearen hainbat proposamen izango dituzte ikusgai. Alice Neel-en pintura eta 1860–1980 urteetan emakume artistek abstrakzioari egindako ekarpenari eskainitako erakusketak ere azpimarratzekoak izango dira.

Hona hemen erakusketak, ordena kronologikoan.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.