- Datak: 2021eko urtarrilaren 29tik abuztuaren 29ra
- Komisarioa: Kosme de Barañano
- Babeslea: Iberdrola
- XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Bilbo zabaldu egin zen, zentzu guztietan egin ere (hots, urbanistikoki eta industrialki), eta hori pintura-arloan islatu zen.
- Obrek era askotako eszenak irudikatzen dituzte; besteak beste, itsasadarreko itsasontziak eta terrazak, merkataritzako burgesiaren eta baserritarren bizimodua, herriko festak, kirol berrietako heroiak eta arrantza-portuetako eguneroko zereginak.
- Itsasoa eta itsasontziak behin eta berriro agertzen dira Bilbori buruzko mende-aldaketako margolanetan; artista gehienek haien kolorea jaso nahi izan zuten, eta hiribilduaren merkataritzarako eta kulturarako zuten funtsezko garrantzia adierazi.
Guggenheim Bilbao Museoak Bilbo eta pintura dakarkigu, Iberdrolaren babespean. Erakusketako margolanak egin zituzten artistek Bilbon lan egin zuten XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, baina Parisen ibiliak ziren eta Frantziako inpresionismoaren eta abangoardien modernitate-ideiak txertatu zituzten. Fin de siècle delakoan, Bilbo Espainiako hiri oparoenetako bat bihurtu zen, bai ontzi-industriari eta industria siderurgikoari esker, bai bertako jarduera komertzialari eta banku- eta kultura-jarduerari esker. Garai hartako bilbotarrek aurrera egiteko nahia eta borondate praktikoa zuten, guztientzat etorkizun hobea lortzekoa; bazuten nolabaiteko enpatia bat tamalez apurtu egin zena 1936an Gerra Zibila hasi zenean.
Erakusketak Bilboren historiako askotariko uneak irudikatzen eta kontzeptualizatzen ditu, horma-irudi piktoriko handien bidez. Irudi horietan, eszena ugari agertzen dira; besteak beste, itsasadarreko ontzi komertzialak eta aisiarako terrazak, burgesen eta baserritarren bizimodua, arraunlariak, itsasoko borroka eta heriotza, kiroleko heroiak, arrantza-portu bateko eguneroko zereginak eta elizate bizkaitar bateko erromeriak.