Asteartean, urriak 20, Arriaga Antzokiarekin egingo duen lankidetza aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak. Izan ere, Arriagako zuzendari artistiko Calixto Bieito arduratuko da Museoan 2021eko apirilean inauguratuko den Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketaren diseinuaz.
Hedabideentzako agenda
Urriak 20
10:30 Proiektuaren aurkezpena hedabideentzat eta grafikoentzat
Partaideak: Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Calixto Bieito, Arriaga Antzokiko Zuzendari Artistikoa, eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.
Topagunea: Museoko Atondoa