- Datak: 2020ko martxoaren 6tik urriaren 25arte
- Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Guggenheim Bilbao Museora atxikitako arte-arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum and Foundation
Aurten, ehun urte beteko dira Lygia Clark jaio zenetik. Erakusketa honek haren lehenengo sorkuntza-lanak dakarzkigu, eta arreta berezia eskainiko dio, nazioartean, gerraosteko Latinoamerikan ezinbestekoa izan zen artista honi.
Clarkek «eremu esperimental» gisa ikusten zuen pintura, 1956an hitzaldi garrantzitsu batean esan zuen moduan; pintura tradizionalaren mugak zabaldu nahi zituen, eta hura berriro definitu.
Erakusketak hasierako lan figuratiboaren hainbat obra adierazgarri dakarzkigu, baina baita Clarkek hasierako urte haietan sortu zituen sail nagusietako pinturak ere; hortaz, haren ibilbide artistikoaren lehenengo hamarkadaren funtsezko ikuspegia eskaintzen du.
Guggenheim Bilbao Museoak Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958 aurkezten du. Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920−Rio de Janeiro, Brasil, 1988) abstrakzioaren aitzindaria izan zen, eta XX. mendearen bigarren erdialdeko funtsezko artista bat. Erakusketak beste ikuspegi batetik aztertzen ditu artistaren trebakuntza-urte erabakigarriak, 1948tik 1958ra bitartekoak. Izan ere, urte haietan, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatu zuen, helduaroko sorkuntza-lanak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsua egituratze aldera. Erakusketak hasierako lan figuratiboaren hainbat obra adierazgarri dakarzkigu, baina baita Clarkek hasierako urte haietan sortu zituen sail nagusietako pinturak ere; hortaz, haren ibilbide artistikoaren lehenengo hamarkadaren funtsezko ikuspegia eskaintzen du.