Prentsa oharra

1.170.669 pertsonak bisitatu dute Guggenheim Bilbao Museoa 2019an

2019. urtea oso positiboa izan da Guggenheim Bilbao Museoarentzat, publikoaren aldetik jasotako babesari esker. 1.170.669 bisitari hartu ditu, Museoaren historiako laugarren zifrarik onena, eta kopuru hori erakundeak lurraldearen bultzatzaile gisa duen gaitasunaren froga da, beste behin ere.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, orain arte bezala, atzerritarrak izan dira ehuneko handi batean (guztirako kopuruaren % 69); gehienbat Frantziatik (% 17), Britainia Handitik (% 7), Alemaniatik (% 7), Ameriketako Estatu Batuetatik (% 7) eta Italiatik (%5) etorritakoak. Euskal Herritik etorritako bisitariak % 9 izan dira, eta Estatuko gainontzeko tokietatik etorritakoak, aldiz, % 22; aurreko urteetan bezala, aipatzekoa da Kataluniatik eta Madrildik jasotako bisitarien kopurua (guztirako kopuruaren % 5 eta % 4, hurrenez hurren).

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.