Opera proiekzio-maratoia Guggenheim Bilbao Museoan
Europako Opera Jardunaldiak direla eta, Guggenheim Bilbao Museoak, Opera Lagunen Bilboko Elkartea ABAO-OLBErekin batera, datorren otsailaren 17an eta Museoko Entzungelan, betidaniko operarik garrantzitsuenez osatutako proiekzio-maratoi bat aurkeztuko du.
Hirieszena egitarauaren barruko lehenengo jarduera da hau eta Museoak bere Hamargarren Urteurrena ospatzeko antolatu du Euskal Herriko hainbat kulturerakundekin elkarlanean, urte osoan zehar gizartearekin batera gertaera hau ospatzeko asmoz.
Proiekzio-maratoia 10:00etan hasiko da erabat Bilbon ABAO-OLBErekin lankidetzan grabatutako Opera! dokumentalarekin; honek operaren mundua azaltzen du: bere historia, “opera” kontzeptua erabateko arte gisa, bere alde musikala eta antzerki-aldea, eta abar. Gero, opera mitikoak proiektatuko dira: Jacques Offenbachen Hoffmanen ipuinak eta Giuseppe Verdiren Aida eta La Traviata, alegia.
Egitaraua:
Opera! Dokumentala
Ordua: 10:00etan
Iraupena: 52’
Hoffmanen ipuinak
Ordua: 11:15ean
Iraupena: 185’
Aida
Ordua: 15:00etan
Iraupena: 186’
La Traviata
Ordua: 18:15ean
Iraupena: 175’
Eguna: Larunbata, 2007ko otsailaren 17a
Ordua: 10:00etan
Lekua: Museoko Entzungela
Bilbon, 2007ko otsailaren 15