Prentsa oharra

Artea eta jazz Guggenheim Bilbao Museoa

Arte eta jazzeko gau saioa Guggenheim Bilbao Museoan

Datorren uztailaren 2an, 21:00etatik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa jazz klub inprobisatu bat bilakatuko da eta bertan Just Friends taldeak oso saio berezia eskainiko du. 23:00arte, talde honen jazz erritmo klasikoekin batera, bisitariek Anselm Kiefer eta inauguratu berria izan den Alberto Durero: Städel Museum-aren Bildumako grabatuak erakusketetaz gozatu ahal izango dute, ohiko sarrera baino prezio merkeagoan (10 euro).

Honela, eta Hamargarren Urteurrena dela eta, Museoa Euskadiko Jazz denboraldiari hasiera emateko eszenatokia izango da. Denboraldia Getxon hasiko da (uztailaren 4tik 8ra), Gasteizen jarraituko du (uztailaren 14tik 21era) eta Donostian amaituko da (uztailaren 24tik 29ra). Hala ere, hasiera ofiziala Guggenheim Bilbao Museoan prestatu den ekitaldi batean ospatuko da uztailaren 2an (kontzertuaren egunean bertan), goizeko 11:30ean, New Orleanseko talde bat dunbalarekin zalapartaka hasten denean.

Jazz musikagile handiak inspirazio iturri hartuta, Just Friends taldea 2001. urtean sortu zen. Jazz eta swingaren urrezko garaia oinarritzat hartuz, abesti propioak klasikoen berrinterpretazioekin nahasten dituzte (Just a Gigolo, Song for my brother, Just you, just me, She's funny that way, Moppin’ and boppin’, adibidez).

Eguna: Astelehena, uztailaren 2a
Ordua: 21:00etan
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa
Prezioa: Publiko orokorra 10€; Museoaren Lagunak 5€; doakoa jaialdietarako abonuekin.

Bilbo, 2007ko ekainaren 29a

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.