BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak Sarien hamaikagarren edizioko hamabi sarituak Bilbon izango dira asteburu honetan. Carlos Torres Vila BBVA Fundazioko Presidenteak, Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Orokorrak eta Rafael Pardo BBVA Fundazioko Zuzendariak ongietorria egingo diete datorren igandean, hilak 16, 19:00tan, Guggenheim Bilbao Museoan.
Honako hau XI. Ezagutzaren Mugak Sariak banatu aurretik egingo den lehenengo ekitaldia izango da. Orain arte, sariketa BBVA Fundazioak Madrilen duen egoitzan egin izan da, baina aurten Sariek egoitza aldatu dute eta aurrerantzean Bilbon banatuko dira. Aurtengo sari-banaketa ekitaldia datorren asteartean izango da, ekainak 18, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian. Bezperan, Euskaldunan bertan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak sarituen omenezko kontzertua emango du Robert Treviñoren gidaritzapean.
Medio grafikoentzako deialdia
Eguna: Igandea, 2019ko ekainaren 16a
Tokia: Guggenheim Bilbao Museoa.
Ordua: 19:00 (akreditazioak 18:45tan, Museoko sarrera nagusian)
Parte-hartzaileak: Carlos Torres Vila, BBVA Fundazioko Presidentea, Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Orokorra eta Rafael Pardo, BBVA Fundazioko Zuzendaria, XI. Ezagutzaren Mugak saridunez gain.
Informazio gehiago atxikitutako dokumentuan.