Prentsa oharra

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

  • Datak: 2019ko martxoak 22–irailak 9
  • Komisarioa: Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduraduna
  • Babeslea: Fundación BBVA

Jenny Holzerren obrak hizkuntza du muina. Testu zuzen eta zorrotzen bidez, giza existentzia ezaugarritzen duten funtsezko elementuei heltzen die artistak: besteak beste, boterea, indarkeria, sinesmena, memoria, maitasuna, sexua eta erailketa.

Bilbon, Holzerrek bere ibilbidean zehar argi adierazi dituen gogoeta eta ideiekin egingo dute topo bisitariek, Guggenheimerako bereziki prestatutako instalazio-sorta anitzaren baitan.

Artistaren xedea publikoa erakartzea da; horretarako, espazio iradokitzaileak sortzen ditu, ikusleei eskatzen dietenak hainbat gai eztabaidagarriren aurrean duten jarrera zalantzan ipini edo defini dezaten, iheslarien krisi globala, emakumeen aurkako indarkeria eta botere-abusu sistematikoak tarteko.

Erakusketa honek berriki sortutako lanak hartzen ditu, hala nola, muntaia robotikoen bidez animatutako errotulu elektronikoak, pinturak eta argi-proiekzioak. Poeta euskaldun, espainiar eta nazioartekoen idatziak proiektatuko dira Museoaren fatxadan, ilundu ostean, martxoaren 21etik 30era bitarte gauzatuko diren gau-ekitaldi publikoetan.

Guggenheim Bilbao Museoak Jenny Holzer. Zera deskribaezina aurkezten du, gure garaiko artistarik nabarmenenetako baten lanari eskainitako erakusketa. Fundación BBVA erakundearen babesarekin, erakusketa honek lan berriak hartuko ditu, Museoaren fatxadaren gaineko argi-proiekzioak barne; horiek martxoaren 21 eta 30 artean egongo dira ikusgai gauero.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.