Richard Demarcok, Eskoziako arte garaikidea gehien babestu duten pertsonetako batek, Joseph Beuys alemaniar artistaren hamaika obraren ekoizpenean izan zuen parte-hartzearen berri emango digu bihar, azaroak 6, asteartearekin. Lan haiek Eskozian egin ziren eta Nazioarteko Unibertsitate Libreko Beuys-en kontzeptuaren eta The Demarco Gallery-ren programa artistikoen konbinaketan oinarritu ziren.
Joseph Beuys-ekin barre eginez Eskozian, 1970-86 izenburua duen hitzaldi honetan, Joseph Beuysekin sortu zen harreman estuari buruz hitz egingo du. Harreman horrek eragin handia izan zuen arte garaikidearen agertokian, bai Erresuma Batuan, bai nazioartean.
Data eta ordua: azaroak 6, 18:30
Lekua: Entzungela
Sarrerak: doakoak dira eta leihatilan edo Museoaren webgunean eskura daitezke.
Hitzaldia ingelesez izango da; gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko dugu.