Jardunaldi hauek helburu izango dute kontserbazio-estrategia berriak planteatzea, artistekin kolaboratzearen garrantzia azpimarratzea eta artelanen egiazkotasuna gordetzearekin inguruko eztabaida piztea
Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUk La conservación de obras de arte con componentes tecnológicos udako ikastaroa eskainiko dute; Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, datorren uztailaren 2 eta 3an, Guggenheim Bilbao Museoko Ainhoa Sanz Kontserbazioko Koordinatzailearen zuzendaritzapean. Ikastaro hau Giroa-Veolia enpresaren laguntzarekin gauzatu da, eta UPV/EHUren udako ikastaroen programazioaren baitan dago; XXXVII. edizioa da aurtengoa.
Topaketak hainbat helburu ditu: lehenik eta behin, adituek osagai teknologikoak dituzten artelanen kontserbazioa gaur egun nola dagoen azalduko dute, mota honetako piezetan objektu artistikoaren orijinaltasun eta berezitasunaren kontzeptua sakontze aldera; halaber, elementu ordezkagarrien eta obraren identitateak berezkoak dituen elementuen inguruko eztabaidari bide emango diote. Gainera, hizlariek azpimarratu egingo dute artistekin elkarlanean aritzearen garrantzia, horien sorkuntzen kontserbazio eta esku-hartze prozesuetan.
Ikastaroan zehar, osagai teknologikoak dituzten artelanetan egindako esku-hartzeen adibide praktikoak aurkeztuko dituzte, arriskuak eta hondatze-eragileak identifikatu, eta esku-hartze eta zaintzako estrategiak planifikatzen laguntzeko.
Kasu praktiko horien artean, Guggenheim Bilbao Museoak 2017. urte hasieran abian jarri zuen kontserbazio-proiektu berezia azalduko dute erakunde horretako Ainhoa Sanz eta Aitziber Velasco adituek; proiektu berezi horren baitan, Museoaren Bildumakoak diren eta osagai teknologikoak dituzten hamalau obra gaurkotu zituzten, horien iraunkortasuna ziurtatu eta etorkizuneko belaunaldiei haiez gozatzeko aukera bermatzeko xedeaz.
PROGRAMA
Data: uztailak 2 eta 3
Lekua: Bizkaia Aretoa (Bilbo)
Parte-hartzaileak: Ainhoa Sanz, Aitziber Velasco, Bernhard Serexhe, Daniel Canogar, Diego Mellado, Gema Grueso, Jack McConchie, Louise Lawson eta Manuel Cirauqui.
Hizkuntza: gaztelania
Argibide gehiago: https://www.uik.eus/eu/i-