Prentsa oharra

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919

  • Datak: 2018ko ekainak 1–irailak 2
  • Komisarioa: Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoa
  • Kunstmuseum Basel-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
  • Babeslea: BBVA Fundazioa

Parisko lehenengo etapan, koloreekin, forma abstraktu eta geometrikoekin, mugimenduarekin eta bere ametsekin esperimentatu zuen Chagallek.

Chagallen obra ezin da soilik kubista, soilik espresionista edo soilik surrealistatzat jo, estilo ugariren nahaspilatzat baizik; estilo horiek modu pertsonalean erabiltzen ditu artistak bere istorioa kontatzeko.

Errusiako herri-artearen eta familia-kulturaren oroitzapenak Parisko abangoardiaren esperimentu estilistiko aurreratuenekin nahasten dira.

”Batez ere arimaren egoera bat iruditzen zait artea”. Marc Chagall

Guggenheim Bilbao Museoak Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919 erakusketa dakarkigu. Estilo nahastezineko margolari berezi horren 80 pintura eta marrazki baino gehiago ikusi ahal izango dira, guztiak haren ibilbidearen hasierakoak. Chagallen unibertsoa itxuraz soila da, baina errealitate konplexu bat ezkutatzen du, mundu antagonikoak elkartzen dituena. Kunstmuseum Basel-ek antolatu du erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean eta BBVA Fundazioaren babespean.

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.