Datorren apirilaren 25ean, asteazkenarekin, eta FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoa hasi baina egun batzuk lehenago, Guggenheim Bilbao Museoak Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción liburuaren inguruko solasaldia hartuko du. Ángel Sala Sitges-eko Zinemaldi Fantastikoaren zuzendaria eta Juan Zapater Bilboarteko zuzendaria izango dira hizlariak.
Mintzaldi horretan, hizlariek zientzia-fikzioaren garapena azalduko dute bertaratutakoen aurrean; izan ere, goraka doan generoa da mundu osoan.
Apirilaren 26an, ostegunarekin, Henri Michaux artistaren obra idatzia nabarmenduko da literaturari eskainitako emanaldian, Poetaliako lau rapsodaren eskutik. Museoko Entzungelan, Michauxren bidaia-koaderno, poema eta narrazio laburren hautaketa bat irakurriko dute.
Literatur errezitaldi hori Henri Michaux: beste aldea erakusketa dela-eta antolatu da, eta zuzeneko musikaz lagunduta gauzatuko da, teklatu-jole eta perkusionista banarekin.
Agenda
Apirilak 25, 19:00
Solasaldia: Ángel Sala-Juan Zapater, Just imagine
Apirilak 26, 19:00
Henri Michauxren testuen errezitaldia
Lekua: Museoko Entzungela