Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren aukeraketak III

Inaugurazio eguna: 2012ko azaroaren 20an
Komisarioa: Alvaro Rodriguez Fominaya
Kokapena: Aretoak: 103 eta 105

Erakusketa-ziklo baten hirugarrena dugu hau, eta 2013 urtera arte Museoaren Bildumako artelanak gaika azalduko ditu. Gaur egun, Bildumak 70 artisten 124 lan ditu.

Oraingo honetan, erakusketak “Pop art”-eko artista nagusien lanak bistarazten ditu; baita mugimendu honekin harreman kontzeptuala edo biografikoa izan duten artistenak ere, hala nola, Andy Warhol, James Rosenquist, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg, Jean-Michel Basquiat eta Alex Katz.

Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III aurkeztuko du. 2013ra arte egingo den erakusketa-ziklo baten hirugarrena, bere helburua da publikoari Museoaren Bildumaren aukeraketa bat erakustea, beti ere bere testuinguruan jarrita eta publikoari ikuspegi osoa emanda.

New Yorkeko Solomon R. Guggenheimen Arte arduraduna den Alvaro Rodriguez Fominayak komisarioa dela, erakusketak Pop arteko artista nagusien lanak bistarazten; baita arte garaikideko mugimendu historiko honekin harreman kontzeptuala edo biografikoa izan duten artisten obrak ere. Era berean, erakusketak agerian ipintzen du zein zaila den Pop Artearen ezaugarri nagusiak definitzea. Horretarako, mugimendu horren mugak pasatzen dituzten zenbait lan erakusten dira.

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.