Dagoeneko 680.000 pertsona inguru izan dira Bill Viola: atzera begirakoa erakusketan, 2017ko ekainaren 30ean ireki zenetik. Erakusketa hau Iberdrolaren babesari esker antolatu da. Datorren ostegunean, azaroaren 9an, itxiko da bigarren solairua artelanak kentzeko eta Artea eta espazioa erakusketako lanak ipintzeko. Azken hori abenduaren 5ean irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak.
Egun hauetan Museora hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute Anni Albers: ikusmena ukitu erakusketaz gozatzeko. Halaber, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak aurkezpena eta Ken Jacobs-en Gonbidatuak bideoinstalazioa ikusteko parada izango dute.