Datorren urriak 25ean, asteazkenarekin, Guggenheim Bilbao Museoak eta Google-ren kultura-adarra den Google Arts & Culture-k lankidetza-proiektu berri bat aurkeztuko dute; arte garaikidea ezagutu, bizi eta esperimentatzeko modu berria eskaintzea du helburu proiektuak, eta publiko gazteenari zuzenduko zaio bereziki.
Lankidetza Museoaren XX. Urteurrenaren testuinguruan bultzatu da, eta hainbat gai gauzatu dira: besteak beste, Museoaren ezohiko txokoetan grabatutako film labur bat; Street View teknologia baliatuz, Museoaren barnetik nahiz kanpotik egindako paseoa; edo Bildumako lanen xehetasun ezkutuak agerrarazten dituzten painting tours delakoak.
HEDABIDEENTZAKO AGENDA
Urriak 25
12:00: Prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan
Bertan izango dira: Amid Sood, Google Arts & Culture-ko zuzendaria, Sixtine Fabre, Partner Manager Google Arts & Culture eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.