Guggenheim Bilbao Museoa estatuko museo gardenentzat jo dute hirugarren urtez. Lehenengo lekuan dago, Artium eta Museo Lázaro Gandiano-rekin batera oraingoan, Fundación Compromiso y Transparencia-k Foro de Cultura y Buenas Prácticas-ekin egindako museoen gardentasunaren inguruko zerrendan. Txostenak estatuko 60 museo aztertu ditu eta hiru taldetan sailkatu, webgunean eskuragarri jartzen duten informazioaren arabera eta gardentasunaren 24 seinaleren arabera: gardenak, zeharrargiak eta ilunak.
Hala, Guggenheim Bilbao Museoak, Artiumek eta Museo Lázaro Gandianok 20 puntu eskuratu dituzte eta lehen lekuan daude. Atzetik doaz, bigarren lekuan, MACBA eta Museo Carmen Thyssen. Guztira hamar museo baino ez ditu “garden”tzat jo txostenak; 16 zeharrargiak direla dio, eta beste 32, berriz, ilunak.
Guggenheim Bilbao Museoa jakitun da gizarteak zilegizko ardura handia duela diru-funts eta zerbitzu publikoen erabileraren inguruan, eta horregatik konpromisoa erakutsi du gardentasunarekin: informazio eta dokumentu adierazgarrienak publikoarentzat eskuragarri daude www.guggenheim-bilbao-corp.eus webgunean.