Prentsa oharra

“Gernika 80 urte. Bakerako musika gerraren urteurrenean” oritzapen-kontzertua Guggenheim Bilbao Museoan Bilboko Koral Elkartearen eskutik

Bihar osteguna, arratsaldeko 20:30etan, Museoaren Atrioan izango da Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapen-kontzertua. Bilboko Foru Aldundiak bultzatua Bilboko Koral Elkartearen lankidetzarekin. Grezia-Kanadako Christos Hatzis konpositorearen Everlasting Light obra musikala eta bakearen aldeko kantua Europan estreinatzeko aurkezpen-esparrua izango da kontzertua.

Kontzertu hau honako hauen lankidetzarekin antolaturiko kontzertuen zikloan dago: Guggenheim Bilbao Museoa, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril) eta Gernikako Santa Maria Eliza.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Koral Elkartearekin batera bultzatu du kontzertu-ziklo hau, eta ziklo horretan, Bilboko Koralaz gain, hiribilduko hiru koruak ere izango dira kantari: Gaudeamus Korala, Andra Mari Korala eta Seber Altube Korala.

Informazio gehiagorako, mesedez begiratu atxikita bialtzen dizuegun prentsa oharra.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.