Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak bere XX. Urteurrena Bilboko dendekin ospatzen du

Hiriko 235 dendek apainduko dituzte erakusleihoak oroitzapenezko irudi batekin eta urteurrenaren leloarekin “Arteak dena aldatzen du”

1997an lehenengoz ateak zabaldu zituela gogoratzeko ospakizunerako hilabete falta denean Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilbo erdialdeko eta alde zaharreko merkatarien elkarteak elkarrekin ospatu nahi dute une hori hiriko dendekin 235 denda leiho apainduz espreski diseinatu diren oroitzapenezko biniloekin.

Ekimen honen bidez Museoak eta Bilboko merkatarien ordezkari ugarik, beste guztien izenean, urteurrenaren ospakizuna gure kaleetara eraman nahi izan dute. Kanpaina hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa izan da Bilbo erdialdeko eta alde zaharreko merkatari elkarteen parte hartzea, haiek bultzatu baitituzte elkartekideak ekimen honetan parte hartzera, askok eta askok baietza eman dutelarik. Kanpainan mota guztietako dendak daude, sektore oso ezberdinetakoak: moda, dekorazioa, bitxi-dendak, argazki-dendak, zapata-dendak, janari-dendak, ostalaritzakoak eta osasun-zentroak.

Kanpaina honi esker aitorpen bat egin nahi izan zaie Bilboko kale bizitza dinamizatzean zerikusi handia duten merkatariei nahiz haien bezeroei. Kanpainako irudiaren biniloak hondo gardena du erakusleihotan dagoena ikusten uzteko. Museoaren siluetaren marrazkia da, pertsona batzuekin batera eta XX. urteurrenaren leloarekin “Arteak dena aldatzen du”.

Kanpainako biniloak azaroan kenduko dira XX. urteurreneko ospakizunak amaitu ondoren.

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.