Prentsa oharra

427.764 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak ekaina eta abuztua bitartean, bere historiako udarik onenean

Guggenheim Bilbao Museoak XX. urteurrena ospatzen duen urte honetako uda bere historiako onena izan da bisitarien kopuruari dagokionez. Uztaileko eta abuztuko bisitariak batzen baditugu 322.247 pertsonak ikusi dituzte Museoko erakusketak, 2016ko hilabete horietan baino 6.891 gehiago. Batuketan ekaina ere sartzen badugu aurtengo uda arrakastatsuena dugu. Izan ere, 2017ko ekaina, uztaila eta abuztuko bisitariak batuz gero 427.764 da emaitza, 2016an baino 14.622 gehiago, urte hori ordurarteko onena izan arren.
Historiako ekainarik onena izan da, 105.517 bisitari izan baitira, aurreko urtean baino 7.731 gehiago; uztaila ere denetan onena 147.781 bisitariekin, 2016. urtean baino 6.102 gehiago. Abuztua ere oso jendetsua izan da, 174.466 bisitariekin: Museoaren historiako onenen artean bigarrena, 174.466 bisitariekin; 2016ko urtekoan baino 789 gehiago eta 1998. urtekoan baino 1.315 bisitari gutxiago.
Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero %76a estatutik kanpo etorri dira, aurreko urtean baino %2 gehiago; aipagarriak dira frantsesak, guztien %22a; bigarren tokian Italiatik etorritakoak (%8a), Erresuma Batukoak (%7a), Alemaniakoak (%6a) eta Herbeheretakoak (%6a).
Bisitari gehien izan genuen eguna abuztuaren 5a izan zen, 8.265 bisitariekin. Udako batez bestekoa, eguneko, 5.197 bisitarikoa izan zen, 2016ko batez bestekoa baino 135 gehiago.
Beraz, orotara, aurten, 2017ko abuztuaren 31 arte, 814.670 bisitari izan dira Museoan, 2016an data horretan baino %4 gehiago eta 2015ean baino %8 gehiago.
Dudarik gabe, oso erakarri ditu bisitariak aldi baterako erakusketa bikainak ikusteko aukera: Bill Viola: atzera begirakoa (zabalik egongo da azaroaren 9 arte); Georg Baselitz : Heroiak (zabalik urriaren 22 arte); eta Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak (irekita egongo da irailaren 17 arte).
×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.