Prentsa oharra

New Yorkeko Caleb Teicher & Company dantza konpainiaren emanaldia Guggenheim Bilbao Museoan

Uztailaren 26 eta 27an Guggenheim Bilbao Museoak Works & Process at the Guggenheim-en saio berri bat aurkeztuko du. Programak Mary Sharp Cronson du ekoizle; New Yorken sortu zuen saila 1984an, ikusleei munduko artista, koreografo, musikagile, idazle eta zuzendaririk garrantzitsuenez gozatzeko aukera eskaintzeko helburuarekin. Hogeita hamahirugarren denboraldia duen Works & Process proiektuak Traditional Jazz Dance programa apurtzailea aurkeztuko du, New Yorkeko Caleb Teicher & Company konpainiaren eskutik.
Caleb Teicher dantzari eta koreografo ezagunak
sortu zuen 2012an, eta haren piezek Ipar Amerikako dantza tradizionalak dituzte inspirazio iturri, hala nola, klakea, Lindy Hop-a edo
Vernacular jazz-a; dantza-estilo horiek guztiak gaur egungo testuinguruan berrinterpretatzen ditu Teicherek.
Gaualdi berritzailea izango da: Caleb Teicher eta beste bost dantzarien musikaltasun, umore eta aparteko energia eta talentuak beteko dute aretoa.

Noiz: uztalaren 26 eta 27

Tokia eta ordua: Museoko entzungela, 19:00

Sarrerak: Lagunek 6 € eta gainerakoek 10 €.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.